XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7- ura lurrindurik; odeiak eta laiñoak

Ura besterik ez dira odeiak eta laiñoak: ur-tanta txiki-txikien edo izotz-leiar izpien bilduma.

Nolako tankera duten eta gorago ala beerago aurkitzen diran ikusiaz, izen ez-berdiñak ematen zaizkie (jakiez).

Odei-zerrendak: Odei auek dira beenekoak: 2.000 metro baiño gorago ez dira igotzen.

Zerrenda luzeen tankera dute (dabe); auetatik sortzen dira laiñoak.

Euri-odeiak: 1.500 metrotik 2.500 metrotaraiño igotzen dira lurretik goruntz.

Margoz illunak izaten dira, gure gaiña osoro estaltzen dutenak (dabenak).

Euritsuak edo euritorakoak dira.

Odei-murruak: Mendi-itxurako pillo izugarriak dira.

Eta 2.500 metroz gora izaten dira.

Odei-kizkurrak: Ezagutzen edo bereizten oso errazak dira: egazti-luma zurien antzekoak.

Batzuetan ortzi guztia estaltzen dute (dabe) eta besteetan oso gutxi izaten dira.

Auek dira goienekoak, 10.000 metro inguru lurretik.

Izotz-leiarrezkoak dira zearo.

Odeiak ez dira beti emen esandako mailletan, agertzen: bein gorago eta bein beerago baino.

Gaiñera, batzuetan tankera batekoak eta bestekoak elkarrekin naasturik azaltzen dira.

Orduan izenak ere aldatu egin bear: murru-zerrendak, euritsu-murruak e. a.

KIZKUR-ZERRENDAK / GOI ZERRENDAK / KIZKURRAK / ODEI-MURRUAK / EURI-ODEIAK / ODEI-ZERRENDAK.

Odeiak ez dira tankera berdiñekoak izaten.

Hona emen lau odeikara nagusienak: zerrendak, euri-odeiak, odei-murruak eta kizkurrak.

Ba-dira beste zenbait odei-mota ere, lau auen elkar-naasteaz sortuak.

Odei-zerrendak beean izaten dira, 2.000 metro inguru.

Euri-odeietaz gorago sortzen dira odei-murruak, menditzarren antzekoak.

Odei-kizkurrak dira goienekoak:10.000 metro inguru edo gorago.

Euri-odeiak, zerrendak baiño gorago, 2.500 metro inguru izaten dira.

- Eginkizunak Begiratu zer-nolako odeiak ikusten dituzun gaur.

Egin, dagokien marrazkia eta esan beren izenak eta zenbatsu metrotara dauden (dagozan).